Pasa
den asteko ostiralean, azaroak
8,
sindikatuok Lakuako Hezkuntza Sailetik deituak izan ginen Ikasturte
honetako lehenengo Planifikazio Batzordean
parte hartzeko. Bilera honetan hainbat gairen inguruan
eztabaidatzeko
eta iritziak emateko aukera izan genuen, nahiz eta gai
gehienetako
erabakiak Hezkuntza Sailaren partetik hartuak zeuden.
Ondoren
azpimarragarrien deritzogunak aipatuko ditugu.
Lehenik
eta behin ikasturte hasierako prozesuaz aritu ginen. Honetan
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko
Langileriaren
kudeaketa zuzendaria den Konrado Mugertzak
ikasturte hasiera honetako esleipen prozesuan ez dela
bestelako
arazorik egon adierazi zuen.
Honek argi uzten du irregulartasunen aurrean erreklamatu
beharra
dagoela, bai Hezkuntza Saila jakinaren gainean jartzeko eta
baita
prozesuaren akatsak azalarazteko. Sindikatu gehienetatik esleipen
prozesua
opor
hilabetean egiteak norberaren bizitza pertsonala eta lana
bateragarri
egiteko arazoak dakarrela salatu genuen eta
hau irakasle
guztiontzat uztailan izan beharko litzatekeela adierazi
genuen, abuztuko hilabetea benetako opor hilabetea izan
dadin.
Ikastetxeetan
proiektuei jarraipena eman ahal izateko eta hauetan lan
egiten duten
irakasleen egonkortasuna bermatzeko lekualdatze
lehiaketan plaza gehiago ateratzearen beharra agertu genuen.
Honekin lotuta, Sailetik 2013-2014ko
Lekualdatze lehiaketa abenduaren 3tik 20ra
izango dela helarazi zuten.
Bilerarekin
bukatzeko zuzendarien osagarriez aritu ginen. LAB
sindikatutik osagarri guztien kontra gaudela
adierazi genuen, honek
langileen arteko ezberdintasunak sortzeko baino ez duelako
balio
eta are
gehiago diru kopuru horren zati bat betirako hauen
soldatetan
atzikituta geratzen bada. Zuzendarien kasuan, osagarria
jasotzeak ez
du hauen lana erakargarriago egiten, lan zama berdina
izaten
jarraitzen baitute eta
diru gehigarri horrek bere lankideekiko nagusitasuna
adierazteko
baino ez du balio.
LABetik,
zuzendaritzako lana ordu kredituekin saritu beharko
litzatekeela
adierazi genuen, honek urteekin handitzen joan den lan
administratiboa lan orduen barruan egiteko beta emango
bailuke.
Hala ere Sailak argi utzi zuen lan zama diruz saritu behar
dela,
agerian utziz ez dutela inolako hausnarketarik egiten
zuzendaritza
taldeak osatzeko dauden arazoen inguruan.
Azkenik
aipatzea Mahai
Sektoriala azaroaren 20an
izango dela eta sindikatutik honen berri izango duzuela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario