Kaixo denoi,
Oraingoan 3 informazio ezberdin helarazi nahi dizuegu, baliogarriak
izango zaizuelakoan:
1. AZAROAK 25,
datorren astelehenean, gu
ere azaroaren 25ean kalean egongo gara emakumeonganako
indarkeriaren aurka!
Eguerdietan hiriburuetan eta arratsaldeetan tokian toki antolatu
diren mobilizazioetan parte hartzera animatzen zaituztegu:
Baiona: azaroaren 24an, 11:00etan merkatu plazan.
"Emazteenganako bortizkeriaren aurkako nazioarteko
eguna".
Bilbo: eguerdiko 12:30etan Arriagan. “Ez
obeditu, ez zerbitzatu, ez isildu. Egin dezagun iraultza
feminista!”
Donostia: eguerdiko 13:00etan Bulebarretik. “Indarkeria
matxistaren aurka erresistentzia feminista”.
Gasteiz: eguerdiko 12:30etan Probintzia plazan. “Indarkeria
matxistaren aurrean feminismoa”.
Iruñea: eguerdiko 12:00etan Gaztelu plazatik. “Gestion
Institucional = -igualdad +violencia sexista, feministok aurre
egin diezaiogun!”
2. Atxikipen prozesuak irekita daude:
5 urte gutxienez karrerako funtzionario eta destino definitiboan
espezialitate berean egon direnak, lekualdatzeak baino lehen,
ikastetxean bertan espezialitatez aldatzeko eskaera epea. Lehen
Hezkuntza eta Bigarren
Hezkuntza, Lanbide Heziketako T., Hizkuntza Eskola Ofizialak,
Erdi Mailako Musika Kontserbatorioak eta Arte Eskolak
3. ADI! Ordezkoen udako
kotizazioetan akatsak eman dira: Urtero sasoi
honetan Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak bidaltzen duen
langilearen txosten integratuan langile-bizitzako historiala
agertzen da. Aurten uda kobratzeko eskubidea daukaten ordezkoen
zenbait langile-bizitzetan irregulartasunak antzeman ditugu.
Informazio gehiago eta hau inprimatzeko sakatu hemen: INFO
Ondo segi!
No hay comentarios:
Publicar un comentario