lunes, 18 de noviembre de 2013

Información Sindical ELA


Kaixo kideok,
 
Pasadan asteko azaroak 8an, irakaskuntzako planifikazio bileran esan ziguten sindikatuoi LPZ/RPT-a abenduaren 2an boletinean publikatzeko asmoa zutela. Ondorioz lekualdatze lehiaketaren prozesua abenduaren 3tik aurrera zabaltzea espero dela.
 
Extra inguruan zera adierazten dizuet, zentroan sortu daitezkeen zalantzak direla eta:
 
Espainako justiziako langileei extraren murrizketa egiteko, Botere Judizialaren Lege Organikoa aldatu behar zen eta aldaketa hori abenduan egin zenez paga extra kobratzeko eskubidea sortua zegoen jada. Beraz bueltak emango dizkiogu baina ez dugu uste sententzia gainerako hezkuntzako funtzionarioei zabal daitekeenik.
 
Gogoratu extraren kontua Eusko Jaurlaritzak errekurritu zuela eta Auzitegi Konstituzionalak dioenaren zain dagoela.
 
Koldo Arriola

No hay comentarios:

Publicar un comentario