miércoles, 6 de marzo de 2019

FW: Berriak (2019-03-01)

MARTXOAREN 26ko hauteskunde sindikaletan jokoan dagoena benetan garrantzi handikoa da. Langile eta LAB gisa dugun ordezkaritzarekin batera, hurrengo urteetan eraso berriei erantzuteko zein bide berriak jorratzeko izango dugun ahalmena eta indarra neurtuko baita. Behar izanez gero, hementxe dituzue posta bidez bozkatzekoeman beharreko pausuak:

Postaz bidez bozkatu ahal izateko, aurretik INFO honekin batera atxikituta doan hauteskunde-mahai koordinatzaileari egin behar zaio eskaeraGeuk jarritako helbidera helduko zaizkigu boto paperak. Eskaera egiteko epea martxoaren 19 arte zabalik badago ere, lehenbailehen egitea komeni da. Eskabide orria bete, kopia 2 egin etaitxi barik posta bulegora eraman, non bertako langileak  eskaera orriari zigilua ipini behar dion. Helbide honetara bidaliko dugu:
Hauteskunde-mahai koordinatzailea
Sindikatuekiko Harremanetarako Zerbitzua
Hezkuntza Saila
Donostia-San Sebastian kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz

  1. Handik egun batzuetara mahaiak boto paperak igorriko dizkigu. Heldu bezain pronto sindikatuaren hautagaitza zerrenda gutun-azal txikian sartu eta itxi.
  1. Gutun-azal txikia beste gutun azal handiago batean sartu, NANaren fotokopia batera. Posta zertifikatu bidez bidali behar da.
  1. Prozesu honetan edozein arazo suertatuz gero gogoratu, hauteskunde egunean bertan ere, boto emateko eskubidea duzula, zuzeneko botoak lehentasuna baitu posta bidezkoaren aurrean, nahiz eta azken tramiteraino burutu izana.

    Eutsi goiari!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario