Zuzendari agurgarri hori,
Jakingo dezunez, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoek hilabeteak daramatzate itxialdian EPEtara aurkezteko eskubidea aldarrikatuz, hasieran Arabakoak, gero Gipuzkoakoak gehitu ziren eta azkenik, martxoaren 11an, Bizkaikoak atxikitu dira. Sinesgaitza bada ere, goi mailako teknikari edo/eta teknikari espezialista titulazioa dutenek ezin dira EAEn eskaintzen diren 28 espezialitateetatik 18 etan aurkeztu.
Lan gatazka honi konponbidea bilatzeko administrazioarekin bildu garen arren, bakarka baita irasle teknikoekin batera, hori konpontzeko benetako irtenbiderik ez du eman.
Steilas sindikatuak bat egiten du irakasle kolektibo honen aldarrikapenekin eta horiek gauzatzen ari diren itxialdiak babesten ditu.
Irakasle teknikoek Bizkaian, CIFP Txurdinaga LHII ikastetxean emandandako prentsaurrean azaldutakoa zure ikastetxeko mintegietan zabaltzea eskatzen dizugu.
Mezu honekin batera, Irakasle Teknikoek CIFP Txurdinaga LHII prentsaurrekoan azaldutakoa atxikitzen dizugu.
Eskerri asko,
Steilas
No hay comentarios:
Publicar un comentario