Jakingo duzuen bezala, Euskal Herriko Mugimendu Feministak greba feminista iragarri du Martxoaren 8rako. LABen zalantzarik gabe atxikitu gara grebara, egoera hobetu beharrean, are gehiago okertu baita.
Mail honen bidez, eskura jarri nahi dizkizugu zenbait euskarri, bai mugimendu feministak kaleratu dituenak (kartela, eskuorria eta gizonentzako eskuorria), eta baita LABek propioki grebarekin bat eginez atera dituenak (kartela eta eskuorria), zuen eskoletan zabaltzeko.
Duela urtebete, Euskal Herriko Mugimendu Feministak grebara deitu ondoren, berton bizi garenemakumeok* kalera irten ginen eta planto egin genuen egunero eta bizitzaren arlo guztietan pairatzen dugun egiturazko bazterkeriaren aurrean.
Aurten, berriro ere, Martxoaren 8an emakume*, trans eta bollerok, lan guztiak, soldatapeko zein doako, egiteari utzi eta kaleak hartuko ditugu. Herri honetako parte garelako eta uste dugulako bizitzak erdigunean jartzea eta zaintzak kolektibizatzea denon zeregina dela. Greba feministarekin bizitzako esparru eta zapalkuntza guztiei aurre egingo diegu.
Euskal Herri aske, feminista, antikapitalista eta arrazista sinesten dugulako, martxoaren 8an, sistema kapitalista heteropatriarkal kolonialista honen aurrean GREBA FEMINISTA!
KAPITALA HAUTSI, BIZITZARI EUTSI!
HETEROPATRIARKATU KAPITALISTARI PLANTO!
Lotura honetan gaia eskolan lantzeko Nafarroako kideek sortutako materiala:
No hay comentarios:
Publicar un comentario