LAB irakaskuntzak ebaluazioaren inguruko jardunaldiak burutuko ditu datorren Martxoaren 18an
Egungo eredua irauliz, ebaluazio hezitzailea iruten. Analisia, kritika eta alternatibaizenburupean burutuko dira jardunaldiak Hernaniko ORONA-IDEO gunean. Jardunaldiak goizez izango dira 9:30tan hasi eta 13:30ak bitartean.
Beharrezkoa al da ebaluazioa? Zein funtzio betetzen du? Zein funtzio bete beharko luke? LABek ebaluazio eredu berri baten eraikuntzaren aldeko lanketa egiten hasi nahi du. Hezkuntza sistema propioaren bidean ardatzetako bat izaki, bestelako eredu baten bidean urratsak emateko beharra agerikoa da.
Jardunaldien helburua, bestelako ebaluazio eredu baten bidean elementuak identifikatzeaz gain, esperientziak ezagutuz, eragileen eta orohar jendartean eztabaida sustatutzea da, adostasunak iruten hasteko.
Jardunaldietako hizlariak ANE ABLANEDO (NUP, UPPA, UEU, haurtzaroa zaintzeko haziera eredu prebentiboan aditua), ALEXANDER BARANDIARAN (HUHEZI,Hazitegi ikertaldeko partaidea) eta LORE ERRIONDO (UPV/EHU) izango dira .
Eskema klasikotik haratago, ponentzien aurkezpenean eredu dialogikoaren aldeko apustua egingo dugu. Beraz, Mikel Gartzia, ARGIAko kazetariaren galderen bitartez gidatuko da eztabaida eta bertaratutakoek ere noski galderak egiteko aukera izango dute.
Gainera hezkuntza esperientzia ezberdinen berri jasotzeko aukera izango da. Elorrioko Txintxirri ikastola, Goiztiri Lezoko eskola aktiboa eta Arrankudiagako eskolako esperientzien berri emango da.
Izen emateko epea irekita dago eta modu telematikoan egingo da hurrengo loturan:https://goo.gl/forms/ 5IGS5Bw1bd2cPFyx1
Zalantzarik gabe aukera paregabea euskal hezkuntza sistema eta ebaluazioa iruten jarraitzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario