jueves, 2 de marzo de 2017

M-22 Greba Iritzi Artikulua. Mahai Orokorra Legebiltzarreko Agerraldia

Kaixo,

hezkuntzan oro har eta egungo hezkuntza publikoan modu berezian, bizi dugun egoera larria dela eta sindikatuok mobilizazio fase bati ekitea erabaki dugu gure lan-baldintzak eta hezkuntza sistemaren hobekuntzarako oinarrizkoak deritzogun hainbat puntu berreskuratu asmoz. Bide horretan martxoaren 22an greba deitu dugu eta gobernuak adierazitako bidean pausorik ematen ez badu hurrengo hilabeteetan greba eta mobilizazio dinamika areagotzeko asmoa dugu.

Horren baitan, martxoan zehar ostiraletan ikastetxeetan elkarretaratzeak egitea proposatzen dizuegu. Ostiral honetan , martxoaren 3an, hasi eta gutxienez martxoaren 17 bitarte.

Zuen esku utzi nahi dugu zein ordutan eta zein forma eman nahi diozuen. Pankartak egiteko edo beste edozertarako gure laguntza behar baduzue jar zaitezte mesedez gurekin harremanetan.

Aldarrikapen lema moduan (din A3tan jar ditzakezuenak) ondorengoak proposatzen ditugu:
Plantilak handitu (+ 2.000)
Lanpostuak egonkortu (6.000)
Gelako ikasle ratioak jaitsi
Soldatak berreskuratu
Ordezkapenak 1go egunetik
Bajak ez zigortu, osotasunean ordaindu
Erretiroa erraztu eta lagundu
Hezkuntza inbertsioa handitu
LOMCE eta Heziberri EZ!
Hezkuntzaren merkantilizazioari EZ!
Hezkuntza = berdintasuna, justizia soziala, gizarte kohesioa, hezkidetza, integrazioa
Ikasle euskaldun eleaniztunak!
Besterik...

Elkarretaratzetako argazkiak atera eta guri hel arazi, mesedez ondorengo postetara bidaliz:

irakaskuntza@ela.eus
j.urkia@lab.eus
biz_joakin@steilas.eus

Honekin batera zuen ikastetxeko organo gorenean eztabaidatu eta adosteko idatzi proposamen bat ere bidaltzen dizuegu. Onartuz gero, guri bidaltzea eskatzen dizuegu.

Edozein zalantza edo zerbait esan nahi badiguzue jar zaitezte gurekin harremanetan.

Mila esker!


LAB, ELA eta steilas


ERANSKINAK/ADJUNTOS: Eskola_kontseiluetarako_idazkia_m-22_20170227_Eus.doc

No hay comentarios:

Publicar un comentario