FW: Ordezkagunearen salaketa eta bestelako informazioa
Ordezkaguneak dituen arazo larriak konpondu ditzala eskatzen dugu:
LABek salatu nahi du Ordezkaguneak, momentu honetan, duen funtzionamendu traketsa dela medio atzo, maiatzaren 30ean, ordezkapenen % 30a bete gabe geratu direla. Beraz, horren aurrean Hezkuntza sailak berehalako neurriak hartu ditzala eskatzen dugu. Astebeteko frogak erakutsi digu EIZU plataforma ez dagoela behar bezala egokituta. Momentu honetan sailak langileekiko ardura falta itzela erakutsi digu, izan ere, asko dira tokian-toki erantzunik gabe dirauten egoerak.
Azkenengoz, datorren astelehenean, ekainaren 3an, Prest_Garan izena emateko epea zabalduko da, ekainaren 14ra arte, biak barne. Izena emateko bigarren epe bat egongo da irailean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario