FW: ordezkagune: maiatzaren 27tik aurrera. ADI egongo gara!
HEZKUNTZATIK JAKINARAZI DIGUTENEZ, MAIATZAREN 27KO ASTEAN JARRIKO DA ORDEZKAGUNEA MARTXAN.
Proba egiteko izango da ekainean zehar eta ez du abuztuko esleipena egiteko modua aldatuko.
Zer da ordezkagunea?
EAEko ikastetxe publikoetako ordezkapenak esleitzeko sistema telematikoa da. Honen bidez, ordezkapenak telefonoz banatzetik egunero telematikoki banatzera pasako gara.
Hezkuntza sailak dioenez, ekaineko proba pilotua gauzatu bitarteko ordutegiek ez dute zertan funtzionamendu arruntean aplikatuko diren ordutegiak izan:
> Eskoletako zuzendaritzetan goizeko 11.00ak arte izango dute bajak eizu bidez jakinarazteko aukera.
> Lanpostu hutsen eskaintza 13:00etatik aurrera egongo da kontsultagai.
> Hautagagiek 13:00etatik 15:00etara bitartean egin ahal izango dituzte eskaerak.
> 16:30etan jakinaraziko zaio ordezkoari esleitutako lanpostua.
> Ohiko ordutegitik kanpo lan egiten dutenek (kontserbatorio, hizkuntz eskolak... ) telefonoz jasoko dituzte ordezkapen eskaintzak
LABetik adi eta kontu handiz jarraituko dugun gaia da hau.
Ez zaigu onargarria iruditzen soilik 11:00ak aurretik adierazitako bajak hurrengo egunean ordezkatzea. Praktikan ordezkapenak 2 egunetara ordezkatzea suposatuko duelako.
Bestalde, argi salatu nahi dugu Lakuaren jarrera zonifikazioaren gaiari dagokionez. Sistema berriaren diseinuan ez dutelako kontuan hartu eta errepidearen arriskupean kilometroak egitera kondenatzen jarraitu nahi gaituztela.
Azkenik, puntu gutxien dituzten ordezkoekin begirunez jokatzea eskatzen dugu. Hau da, egunero egingo diren esleipenen emaitzak argitaratzea etxean zain daudenek epe motzean zein aukera dituzten jakiteko.
Azken oharra.
Ekaineko probaren ostean, sindikatuak berriz elkartuko gara Lakuarekin. Bertan, sistema telematikoak izango dituen gora beherak aztertuko ditugu. Hori dela eta eskertuko genizueke zuen esperientziak gurekin partekatzea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario