Zorionak gure afiliatuak zaretenoi! Zorionak irakasle, ikasle eta gurasoei! Lortutako akordioa denon garaipena da! Gora gu eta gutarrak!
Irakasleok burututako elkarretaratze, asanblada, mobilizazio eta greba guztiek ekarri dute lortu dugun akordioa. Eta dakizuen bezala, kalean ez ezik mahai negoziatzaileetan eta Hezkuntza sailarekin zuzenean izandako bileretan ere borrokatu dugu.
Akordioak bi garaipen dakartza: alde batetik, azken urteotako murrizketa latzei buelta ematen hastea; bestaldetik, lan hitzarmen berria garatzeko abiapuntu sendoa.
LABek argi izan du beti borroka ezinbesteko tresna dela helburuak lortzeko eta irakasleon kolektiboan ere, Hezkuntzako laboralen kolektiboetan bezala, bere emaitzak eman ditu.
Borrokak merezi du!
Hauek dira akordioaren puntu garrantzitsuenak.
18-19 ikasturte hasieratik
Ordezkapen guztiak lehen egunetik
Baja egoera guztietan %100eko soldata
Karrerako funtzionarioek irakastorduen 1/3eko murrizketa 60 urtetik gora. Ordezkapenarekin. Behin behinekoen kasuan, bihartik aurrera eta 6 hilabeteko epean negoziatuko da zein baldintzetan aplikatuko den.
LEP deialdia: 1.800 lanpostu maisu-maistren kidegoan eta 95 irakaskuntza espezializatuetan (hizkuntz eskolak, musika kontserbatorioak, ...)
Haur eta Lehen Hezkuntzako zerrendak ireki eta irekita mantendu (2020rako zerrenda guztiak irekita)
Seme-alabak zaintzeko eszedentzia behin behineko irakasleek, funtzionario karreradunen termino eta baldintza berberetan aplikatuko zaie, ikasturte osoko plaza betetzen ari badira
Bateragarritasuna: Jardunaldi partzialak beste lanpostu batekin osatzeko aukera egongo da.
Irakasle gehigarriak behar gehien dagoen zentroetan: • Haur Hezkuntzan: 3 urteko geletan, gela guztien bataz besteko ratioa 20tik gorakoadenean.
1-2 talde: irakasle erdia 3-4 talde: irakasle 1 5etik gora: Irakasle 1 eta erdi
• Lehen Hezkuntzan: Hezkuntza Beharren Indizearen (HBI) arabera Indize oso altuko ikastetxeetan (gaur egun 41 ikastetxe) irakasle 1 lerroko. Indize altuko ikastetxeetan (gaur egun 83 ikastetxe) irakasle erdia lerroko.
• Bigarren Hezkuntzan: HBIren arabera irakasle gehigarriak gai tronkalak bikoizteko 1. eta 2. mailetan indize oso altuko ikastexeetan (21 ikastetxe)
• Lanbide Heziketan
Euskalduntze plana: 78 lanpostu gehiago 2020 urtera bitartean
19-20 ikasturtean
LEP deialdia: Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketa irakasle teknikoak 850 lanpostu inguru.
Irakasle gehigarriak Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetan Hezkuntza Beharren Indizearen (HBI) arabera
Mahai teknikoetan sindikatuekin adosteko
Langileen eta zentroetako plantillen egonkortasuna
Kontsolidazio prozesuak egiteko aukera aztertu unean indarrean dagoen araudiak horretarako utz dezakeen edozein zirrikitu baliatzeko asmoarekin
Oposizio eredua (nota gordetzea, azterketa mota, ...)
LEP eta lekualdatze prozesuen maiztasuna berraztertzea
Hezkuntza Beharren Indizearen aplikazioa eta baliabide gehigarrien azterketa Administrazio-langileak ezartzea HH eta LHko ikastetxeetan Ikasle errepikatzaileak ratioetan zenbatzeko prozedura zehaztu
Baliabide gehigarriak: Premia plana, liburutegien arreta, psikologoak, aholkulariak, euskara indartzeko irakasleak, etab. Baliabide gehigarri hauen inguruko mahai teknikoa garatzea
Ordezkoen zerrendak: zonaldekako sistema eta kudeaketa telematikoa aztertu. Kandidatoen agindu berria landu
EUSKAL ESKOLA PUBLIKO KOMUNITARIOAREN BIDEAN, HEZKUNTZA BURUJABEA IRUTEN!
No hay comentarios:
Publicar un comentario