jueves, 24 de mayo de 2018

RV: Maiatzak 30, estatalizazioaren kontra, langileok kalera

Estatalizazioa, murrizketa eta prekarietate gehiago dakarren izurritea.
Maiatzak 30, langileok kalera!
Estatalizazioak hezkuntzarako aurrekontuak erabat baldintzatzen ditu.
Inbertsioa zeharo mugatzen du eta negoziazio kolektiboa oztopatzen du.
Estatalizazioak oposaketa eredua aldatzea, kontsolidazio prozesuak abiatzea, aurrejubilazioak erraztea, LOMCE legea ikastetxeetatik ateratzea… finean Euskal  Herriak behar duen hezkuntza eredua garatzea ezinezkoa egiten du.
Hori dela eta goizeko 10etatik arratsaldeko 4etara doan tartean, bi orduko lanuztea deitu dugu maiatzaren 30ean. Datorren egunetan eskualdeka burutuko ditugun mobilizazioen berri emango dizuegu.
Zer da Estatalizazioa?
Bertoko langileoi estatu mailako lan baldintzak aplikatzeko estrategia. Gure lan hitzarmenak arautzen dituzten lan baldintzak ez betetzeko eta merkeagoak eta prekarioagoak diren lan baldintzak inposatzeko estrategia estatala. Patronalek inposatu nahi dituzten lan baldintzen prekarizazioarekin eta zerbitzu publikoen pribatizazioarekin guztiz lotuta dago.
Zein modutan ematen da sektore publikoan?
Krisialdi ekonomikoaren aitzakiarekin sektore publikoan austeritate irizpideak nagusitzen hasi ziren. Langileen eskubideen kontrako murrizketa sakonak eman ziren Estatuan onartzen ziren dekretu eta oinarrizko legedia erabilita.
Azken urteetan Estatuko aurrekontuen legearen bitartez erabat mugatzen ari da negoziazio kolektiboa sektore publikoan. Gobernu Espainolak akordioak lortzen ditu sindikatu estatalekin eta akordio horiek txertatu egiten ditu Aurrekontuen legean. Iruñea eta Gasteizko gobernuek akordio horiek markatzen duten joko zelaia aintzat hartzen dute eta negoiazio kolektiboa erabat baldintzatzen du estrukturalak diren edukietan (soldatak, enplegua, … )
Ze helburu eta ondorio ditu estatalizazioak?
Estatuko zerbitzu publiko eredua eta hezkuntza sistema inposatzea du helburu.
Bestalde, bertoko langile eta sindikatuok gure lan baldintzak arautzeko dugun erabakitzeko eskubidea ukatzea dakar, Madrilgo interesen eta hango sindikatuen indar korrelazioen araberako lan baldintzak inposatzea, Euskal Herriko sindikatuen ordezkaritza baliogabetuz.
Burujabe izateko eskubidea ukatu egiten zaigu sistematikoki, Kalitatezko Hezkuntza Sistema Propio eta osasuntsu bat izateko eta prekarietate oro gaindituz lan baldintza duinak izateko aukera eta eskubidea era basatian urratu egiten zaigularik.
Hezkuntza sistema burujabera bidean... hemen lan egin, hemen erabaki!

No hay comentarios:

Publicar un comentario