Estatalizazioa, murrizketa eta prekarietate gehiago dakarren izurritea.
Maiatzak 30, langileok kalera!
Estatalizazioak hezkuntzarako aurrekontuak erabat baldintzatzen ditu. Inbertsioa zeharo mugatzen du eta negoziazio kolektiboa oztopatzen du.
Estatalizazioak oposaketa eredua aldatzea, kontsolidazio prozesuak abiatzea, aurrejubilazioak erraztea, LOMCE legea ikastetxeetatik ateratzea… finean Euskal Herriak behar duen hezkuntza eredua garatzea ezinezkoa egiten du.
Hori dela eta goizeko 10etatik arratsaldeko 4etara doan tartean, bi orduko lanuztea deitu dugu maiatzaren 30ean. Datorren egunetan eskualdeka burutuko ditugun mobilizazioen berri emango dizuegu.
Zer da Estatalizazioa? Bertoko langileoi estatu mailako lan baldintzak aplikatzeko estrategia. Gure lan hitzarmenak arautzen dituzten lan baldintzak ez betetzeko eta merkeagoak eta prekarioagoak diren lan baldintzak inposatzeko estrategia estatala. Patronalek inposatu nahi dituzten lan baldintzen prekarizazioarekin eta zerbitzu publikoen pribatizazioarekin guztiz lotuta dago.
Zein modutan ematen da sektore publikoan? Krisialdi ekonomikoaren aitzakiarekin sektore publikoan austeritate irizpideak nagusitzen hasi ziren. Langileen eskubideen kontrako murrizketa sakonak eman ziren Estatuan onartzen ziren dekretu eta oinarrizko legedia erabilita. Azken urteetan Estatuko aurrekontuen legearen bitartez erabat mugatzen ari da negoziazio kolektiboa sektore publikoan. Gobernu Espainolak akordioak lortzen ditu sindikatu estatalekin eta akordio horiek txertatu egiten ditu Aurrekontuen legean. Iruñea eta Gasteizko gobernuek akordio horiek markatzen duten joko zelaia aintzat hartzen dute eta negoiazio kolektiboa erabat baldintzatzen du estrukturalak diren edukietan (soldatak, enplegua, … )
Ze helburu eta ondorio ditu estatalizazioak? Estatuko zerbitzu publiko eredua eta hezkuntza sistema inposatzea du helburu. Bestalde, bertoko langile eta sindikatuok gure lan baldintzak arautzeko dugun erabakitzeko eskubidea ukatzea dakar, Madrilgo interesen eta hango sindikatuen indar korrelazioen araberako lan baldintzak inposatzea, Euskal Herriko sindikatuen ordezkaritza baliogabetuz. Burujabe izateko eskubidea ukatu egiten zaigu sistematikoki, Kalitatezko Hezkuntza Sistema Propio eta osasuntsu bat izateko eta prekarietate oro gaindituz lan baldintza duinak izateko aukera eta eskubidea era basatian urratu egiten zaigularik. Hezkuntza sistema burujabera bidean... hemen lan egin, hemen erabaki!
Zorionak gure afiliatuak zaretenoi! Zorionak irakasle, ikasle eta gurasoei! Lortutako akordioa denon garaipena da! Gora gu eta gutarrak!
Irakasleok burututako elkarretaratze, asanblada, mobilizazio eta greba guztiek ekarri dute lortu dugun akordioa. Eta dakizuen bezala, kalean ez ezik mahai negoziatzaileetan eta Hezkuntza sailarekin zuzenean izandako bileretan ere borrokatu dugu.
Akordioak bi garaipen dakartza: alde batetik, azken urteotako murrizketa latzei buelta ematen hastea; bestaldetik, lan hitzarmen berria garatzeko abiapuntu sendoa.
LABek argi izan du beti borroka ezinbesteko tresna dela helburuak lortzeko eta irakasleon kolektiboan ere, Hezkuntzako laboralen kolektiboetan bezala, bere emaitzak eman ditu.
Borrokak merezi du!
Hauek dira akordioaren puntu garrantzitsuenak.
18-19 ikasturte hasieratik
Ordezkapen guztiak lehen egunetik
Baja egoera guztietan %100eko soldata
Karrerako funtzionarioek irakastorduen 1/3eko murrizketa 60 urtetik gora. Ordezkapenarekin. Behin behinekoen kasuan, bihartik aurrera eta 6 hilabeteko epean negoziatuko da zein baldintzetan aplikatuko den.
LEP deialdia: 1.800 lanpostu maisu-maistren kidegoan eta 95 irakaskuntza espezializatuetan (hizkuntz eskolak, musika kontserbatorioak, ...)
Haur eta Lehen Hezkuntzako zerrendak ireki eta irekita mantendu (2020rako zerrenda guztiak irekita)
Seme-alabak zaintzeko eszedentzia behin behineko irakasleek, funtzionario karreradunen termino eta baldintza berberetan aplikatuko zaie, ikasturte osoko plaza betetzen ari badira
Bateragarritasuna: Jardunaldi partzialak beste lanpostu batekin osatzeko aukera egongo da.
Irakasle gehigarriak behar gehien dagoen zentroetan: • Haur Hezkuntzan: 3 urteko geletan, gela guztien bataz besteko ratioa 20tik gorakoadenean.
1-2 talde: irakasle erdia 3-4 talde: irakasle 1 5etik gora: Irakasle 1 eta erdi
• Lehen Hezkuntzan: Hezkuntza Beharren Indizearen (HBI) arabera Indize oso altuko ikastetxeetan (gaur egun 41 ikastetxe) irakasle 1 lerroko. Indize altuko ikastetxeetan (gaur egun 83 ikastetxe) irakasle erdia lerroko.
• Bigarren Hezkuntzan: HBIren arabera irakasle gehigarriak gai tronkalak bikoizteko 1. eta 2. mailetan indize oso altuko ikastexeetan (21 ikastetxe)
• Lanbide Heziketan
Euskalduntze plana: 78 lanpostu gehiago 2020 urtera bitartean
19-20 ikasturtean
LEP deialdia: Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketa irakasle teknikoak 850 lanpostu inguru.
Irakasle gehigarriak Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetan Hezkuntza Beharren Indizearen (HBI) arabera
Mahai teknikoetan sindikatuekin adosteko
Langileen eta zentroetako plantillen egonkortasuna
Kontsolidazio prozesuak egiteko aukera aztertu unean indarrean dagoen araudiak horretarako utz dezakeen edozein zirrikitu baliatzeko asmoarekin
Oposizio eredua (nota gordetzea, azterketa mota, ...)
LEP eta lekualdatze prozesuen maiztasuna berraztertzea
Hezkuntza Beharren Indizearen aplikazioa eta baliabide gehigarrien azterketa Administrazio-langileak ezartzea HH eta LHko ikastetxeetan Ikasle errepikatzaileak ratioetan zenbatzeko prozedura zehaztu
Baliabide gehigarriak: Premia plana, liburutegien arreta, psikologoak, aholkulariak, euskara indartzeko irakasleak, etab. Baliabide gehigarri hauen inguruko mahai teknikoa garatzea
Ordezkoen zerrendak: zonaldekako sistema eta kudeaketa telematikoa aztertu. Kandidatoen agindu berria landu
EUSKAL ESKOLA PUBLIKO KOMUNITARIOAREN BIDEAN, HEZKUNTZA BURUJABEA IRUTEN!