viernes, 2 de febrero de 2018

RV: opus deiri alfombra gorria

OPUS DEIRI ALFONBRA GORRIA

EAEko Eskoletan matrikulazioa hasi berri den honetan, LABek bere
kezka adierazi nahi du EAEko Hezkuntzak dituen zenbait egiturazko arazo
larriagotzen ari delako: hizkuntza ereduak mantentzea, segregazioen
arazoari aurre ez egitea, langileon lan baldintza kaxkarrei eustea, Pisa
azterketa eta errebalida berrien deialdia, Espainiar Curricuculumaren
inposaketa,…eta aurreko guztia gutxi balitz OPUS DEIri ateak parez pare
ireki dizkio Gasteizko Gobernuak.
INFO honen bidez, bereziki Opus Deiri egindako opariaz hitz egin
nahi dugu. PPrekin egindako aurrekontu Itunak Opus Deiri aukera eman
dio Gasteizko NClic Ikastetxea eta Kimba sareko haur eskolak
bereganatzeko. Alfonso Aguiló enpresari Ultrakatolikoa buru, Opus Deiko
militante ezaguna da, kongregazio ultrak hainbat ikastetxe erosi ditu
Gasteizen.
Gauzak horrela, gure herriko gero eta haur zein gazte gehiagoren
heziketa Espainiako Ultra-Eskuinaren esku utzi du Eusko Jaurlaritzak.
Alfonbra gorria jartzeko prozesua ahalbideratu du PNV eta PSEren
Gobernuak PPrekin egindako aurrekontu akordioak. Akordio honen bidez,
Alfonso Aguilók finantziazio publikoa eskuratu baitu ikastetxeak erosteko
bere dogma errealitate bilakatuz: “Pienso que debe haber igualdad de
oportunidades en el acceso al dinero público con independencia que sean
centros públicos o privados, con ánimo de lucro o sin el”.
Berea da besteak beste neska mutilen segregazioaren aldeko
ondoko esaldia “Hay unas diferencias naturales entre chicos y chicas que
hacen que sea distinta la forma de aprender. La educación diferenciada es
una magnifica experiencia”.
Fundacion Arenalesen hezkuntza proiektua da ikasleak sexu, erlijio,
jatorri, diru eta hizkuntzaren arabera segregatzen duen hezkuntza
proiektu atzerakoiaren adibide garbia. Hezkuntza Ultrakatoliko eta
Espainiarzaleak gure hizkuntza eta kultura baztertzeaz gain, proiektu
erabat elitista eta atzerakoiaren aldeko apustua egiten du. LABen aburuz,
horrelako ikastetxeek, ezin dute finantziazio publikoa jaso, ezta euro bat
bera ere ez!
LABek matrikulazio kanpainaren hasiera honetan segregazioaren
aurkako borrokarako deia egiten du. Segregazio mota guztiak salatu eta
gainditzeko unea da. Sexua, arraza, erlijioa, hizkuntza, jatorria edo
diruaren araberako zatiketa gainditu beharra dago. Inklusioa ardatz izango
duen Hezkuntza Sistema Burujabea iruteko garaia da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario