RV: lep 2018 eta lekualdatze lehiaketako hainbat ohar
Lan eskaintza publikoa 2018:
Deialdia otsailaren 22an argitaratuko dela aurreikusten dute, hortik aurrera izena emateko 20 eguneko epea zabaltzen delarik.
Madrilen erabakiko dutenaren zain eta horren menpean, hauek dira aurreikusten dituzten aldaketak:
Lan esperientziaren gehienezko puntuazioa 5 puntutik 7 puntura igotzea eta merezimenduen atalari, hau da lehiaketari, dagokion pisua %33tik % 40ra handitzea.
Azterketa idatziaren atalean espezialitate bakoitzari gai kopuruaren arabera ematen zaizkion zozketa aukerak 4tik 5era zabaltzea, 51 gai baino gehiago dituzten espezialitateetan.
Adi! Hurrengoak argitaratu dira:
Bigarren hezkuntza eta lanbide heziketako lekualdatze lehiaketan onartutakoen behin behineko zerrenda.
Lehen hezkuntza, bigarren hezkuntza eta lanbide heziketako lanpostuen proposamenak ere.
No hay comentarios:
Publicar un comentario