miércoles, 28 de febrero de 2018

RV: lep2018:azken orduko berriak

LEP18: IZEN EMATE EPEA IREKITZEN DA
Azkenik, gaur otsailaren 27an, Bigarren Hezkuntzako irakasle eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen oposizioa arautzen duen deialdia argitaratu du Hezkuntza Sailak.
Kontuan hartzeko datak
Eskabidea aurkezteko: Otsailaren 28tik martxoaren 19ra arte, biak barne
Programazio Didaktikoa eta merezimenduak aurkeztea: maiatzaren 2tik 14ra
Aldaketak: aurreko urteetako deialdietatik aldaketak garrantzitsuak egon dira ondorengo ataletan
  • Merezimenduen balioa %40ra  igotzen  (lehen %33,3)
  • Lan eskarmentua: 
    • Gehienezko puntuazioa 7ra igotzen da (lehen 5) 
    • Baloratzen den urte kopturua: 10 urte (lehen 5 urte); 0,7 urte bakoitzeko
  • Azterketa teorikoan 5 gairen artean aukeratu ahal izango da (lehen 4)
Eskabidea betetzeko eta informazio gehiago lotura honetan: LEP2018

ZERBITZU EGINGIKIZUNAK: ADI!
Ondorengo egunetan, osasun arazoengatik eta hautetsi izateagatik ematen diren zerbitzu eginkizunen deialdia argiaratu egingo da.

Animo

martes, 27 de febrero de 2018

RV: Berriak (2018-02-27)

BERRIAK (2018-02-27)




HEZKUNTZA.NET


2018/02/27

2018/02/26

2018/02/26

2018/02/21




27/02/2018

26/02/2018

26/02/2018

21/02/2018




EHAA – BOPV



1028




1028








BOE 

lunes, 26 de febrero de 2018

RV: M8an emakumeok planto, M8a eskolan lantzeko materialak eta 2018-19ko birbaremazioa

Adi ibili!
Kontran azaldu baigara ere,  irakasle zein heziketa bereziko langileen birbaremazio prozesua aurrerratu egin dute eta:
  • martxoaren 14tik 28ra fitxa irakasle.eus-en kontsultatu eta dokumentazio berria eransteko aurretiko hitzordua eskatu ahal izango da eta 15etik aurrera aldaketak on-line egin ahal izango ditugu. Martxoaren 6a arteko merituak barneratuta egongo dira.
Datorren ikasturtean kurtso hasierako esleipen prozesuan ere aldaketak datoz, hau da, abuztuko esleipen telematikoaz gain, iraila hasieran aurrez aurre egin ohi den saioa telematikoki egingo baitute.
Beraz, kontutan izan, oraingo birbaremazio prozesua bukatuta "lanerako prest" agertzen garenoi, esleipen prozesuan parte hartu ezean ofizioz esleituko zaigula lanpostua eta ukoa soilik onartuko dela arrazoia ezin aurreikusizko egoeren ondorioa bada.
Honekin batera Nafarroako kideek M8ren lantzeko prestatu duten material berezia atxikituta doakizue beheko loturetan:

viernes, 9 de febrero de 2018

RV: Berriak (2018-02-08)

BERRIAK (2018-02-08)




HEZKUNTZA.NET



2018/02/07
2018/02/06
2018/02/06


07/02/2018
06/02/2018
06/02/2018




EHAA – BOPV



724




724


BOE


Corrección de errores de la Orden ECD/42/2018, de 25 de enero, por la que se determinan las características, el diseño y el contenido de la evaluación de Bachillerato para el acceso a la Universidad, las fechas máximas de realización y de resolución de los procedimientos de revisión de las calificaciones obtenidas, para el curso 2017/2018.

lunes, 5 de febrero de 2018

RV: Berriak (2018-02-05)

BERRIAK (2018-02-05)



HEZKUNTZA.NET



2018/02/04
2018/02/02
2018/02/02
2018/02/02




04/02/2018
02/02/2018
02/02/2018
02/02/2018





EHAA – BOPV



614





614







BOE

Orden ECD/93/2018, de 1 de febrero, por la que se corrigen errores en la Orden ECD/65/2018, de 29 de enero, por la que se regulan las pruebas de la evaluación final de Educación Secundaria Obligatoria, para el curso 2017/2018.

RV: lep 2018 eta lekualdatze lehiaketako hainbat ohar


Lan eskaintza publikoa 2018:

Deialdia otsailaren 22an argitaratuko dela aurreikusten dute, hortik aurrera izena emateko 20 eguneko epea zabaltzen delarik.
Madrilen erabakiko dutenaren zain eta horren menpean, hauek dira aurreikusten dituzten aldaketak:
  •     Lan esperientziaren gehienezko puntuazioa 5 puntutik 7 puntura igotzea eta merezimenduen atalari, hau da lehiaketari, dagokion pisua %33tik % 40ra handitzea.
  •     Azterketa idatziaren atalean espezialitate bakoitzari gai kopuruaren arabera ematen zaizkion zozketa aukerak 4tik 5era zabaltzea, 51 gai baino gehiago dituzten espezialitateetan.

Adi! Hurrengoak argitaratu dira:

Bigarren hezkuntza eta lanbide heziketako lekualdatze lehiaketan onartutakoen behin behineko zerrenda.

Lehen hezkuntza, bigarren hezkuntza eta lanbide heziketako lanpostuen proposamenak ere.


Eta ez galdu aukera hau!!

viernes, 2 de febrero de 2018

RV: opus deiri alfombra gorria

OPUS DEIRI ALFONBRA GORRIA

EAEko Eskoletan matrikulazioa hasi berri den honetan, LABek bere
kezka adierazi nahi du EAEko Hezkuntzak dituen zenbait egiturazko arazo
larriagotzen ari delako: hizkuntza ereduak mantentzea, segregazioen
arazoari aurre ez egitea, langileon lan baldintza kaxkarrei eustea, Pisa
azterketa eta errebalida berrien deialdia, Espainiar Curricuculumaren
inposaketa,…eta aurreko guztia gutxi balitz OPUS DEIri ateak parez pare
ireki dizkio Gasteizko Gobernuak.
INFO honen bidez, bereziki Opus Deiri egindako opariaz hitz egin
nahi dugu. PPrekin egindako aurrekontu Itunak Opus Deiri aukera eman
dio Gasteizko NClic Ikastetxea eta Kimba sareko haur eskolak
bereganatzeko. Alfonso Aguiló enpresari Ultrakatolikoa buru, Opus Deiko
militante ezaguna da, kongregazio ultrak hainbat ikastetxe erosi ditu
Gasteizen.
Gauzak horrela, gure herriko gero eta haur zein gazte gehiagoren
heziketa Espainiako Ultra-Eskuinaren esku utzi du Eusko Jaurlaritzak.
Alfonbra gorria jartzeko prozesua ahalbideratu du PNV eta PSEren
Gobernuak PPrekin egindako aurrekontu akordioak. Akordio honen bidez,
Alfonso Aguilók finantziazio publikoa eskuratu baitu ikastetxeak erosteko
bere dogma errealitate bilakatuz: “Pienso que debe haber igualdad de
oportunidades en el acceso al dinero público con independencia que sean
centros públicos o privados, con ánimo de lucro o sin el”.
Berea da besteak beste neska mutilen segregazioaren aldeko
ondoko esaldia “Hay unas diferencias naturales entre chicos y chicas que
hacen que sea distinta la forma de aprender. La educación diferenciada es
una magnifica experiencia”.
Fundacion Arenalesen hezkuntza proiektua da ikasleak sexu, erlijio,
jatorri, diru eta hizkuntzaren arabera segregatzen duen hezkuntza
proiektu atzerakoiaren adibide garbia. Hezkuntza Ultrakatoliko eta
Espainiarzaleak gure hizkuntza eta kultura baztertzeaz gain, proiektu
erabat elitista eta atzerakoiaren aldeko apustua egiten du. LABen aburuz,
horrelako ikastetxeek, ezin dute finantziazio publikoa jaso, ezta euro bat
bera ere ez!
LABek matrikulazio kanpainaren hasiera honetan segregazioaren
aurkako borrokarako deia egiten du. Segregazio mota guztiak salatu eta
gainditzeko unea da. Sexua, arraza, erlijioa, hizkuntza, jatorria edo
diruaren araberako zatiketa gainditu beharra dago. Inklusioa ardatz izango
duen Hezkuntza Sistema Burujabea iruteko garaia da.