Gaur prentsaurrekoa eman dugu hezkuntzako sindikatu guztiok. Atxikiturik bidaltzen dizuegu oharra.
Egoeraren
larritasuna kontuan harturik ostiral honetarako, ekainaren 24erako,
elkarretaratzeak deitu ditugu hiriburu bakoitzeko lurralde
ordezkaritzetan,
12:45etan, eta zuen ikastetxeetan ere elkarretaratzeak egitera
gonbidatzen zaituztegu egokien ikusten duzuen momentuan
(elkarretaratzearen argazkia atera, sare sozialen bidez zabaldu
#HezkuntzaMurrizketakEZ eta bidali mesedez sindikatuoi).
Bestalde,
murrizketa hauek proportzio handiago edo txikiagoan ezartzen
badizkigute, irailean ikasturtea greba egunak deituz eta mobilizazio
indartsuak
gauzatuz hastea proposatzen dugu murrizketak erretiratu bitartean.
Hau guztia ikasle, familia eta hezkuntza eragile ezberdinekin elkarlanean gauzatzen saiatuko gara.
No hay comentarios:
Publicar un comentario