jueves, 30 de junio de 2016

LAB: Adi, Gizarte Segurantzako bizitza laboralekin arazoak!

Kaixo LABkide!
LAB Irakaskuntzak hainbat akats detektatu ditu irakaskuntzako langileen bizitza laboraletan. Lakuako Hezkuntza Sailak Iraila eta Urrian zehar jasandako lan kargari leporatzen dizkio akats hauek eta kontratua sinatutako eguna eta Gizarte Segurantzan altan emandako egunak ez dute bat egiten, kasu batzuetan ia bi hilabeteko aldea egonik.

Hortaz, afiliazio guztia  bizitza laborala konprobatzera animatzen dugu, akats gehiago dauden ala ez zehazteko asmotan. Okerrik bazenute, gurekin harremanetan jartzera gonbidatzen zaituztegu. Kasuen kopuruaren arabera eta juridikoki konponbide bat emateko ahaleginetan, gaia gatazka kolektibo bezala aurkeztea baloratuko luke LAB sindikatuak.

Besterik gabe, ondo izan eta opor onak pasa!

No hay comentarios:

Publicar un comentario