miércoles, 7 de octubre de 2015

STEILAS: INDARKERIA MATXISTARI STOP!

INDARKERIA MATXISTARI STOP!

Atzo Erandion, emakume bat erail zuten eta bikotearen bila ari dira desagertuta dagoelako.
Ezin dugu, eta ez dugu nahi, errealitate gordin honetara ohitu.
steilas sindikatutik erailketa berri hau salatu nahi dugu. Emakume asko dira jada, eta errealitateak esaten digu lakra sozial hau ez dela bukatuko ez baldin bagara denok inplikatzen, administrazioek ez badute arazo hau lehentasunezkotzat hartzen; emakume bat eraso edo erailtzen dutenean emakume guztiok garelako afektatuak, adin, arraza edo egoera soziala kontutan izan gabe.
Egiaztatu dugu “Genero indarkeriaren aurkako legea” ez dela ematen ari espero zitekeen emaitzarik. Beraz, martxan jarri beharko dira beharrezko neurri eta baliabideak jendarte berdintasunezkoagoa lortzeko, non indarkeria sexistak ez duen izango inolako justifikaziorik.
Nagusitasun-mendetasun eskeman oinarritzen den sistema patriarkal hau aldatu nahi badugu, haur eta gazteak familian, eskolan… berdintasunean heziz izango da.
Emakumeen kontrako indarkeriari aurre hartzeko ezinbestekoa da gatazken ebazpenerako metodo ez biolentoak ikastea eta gizon eta emakumezkoen eskubide eta aukeren berdintasunean eta aniztasunean heztea.
Genero indarkeria salatzeko antolatuko diren ekitaldietan, ohiko lekuetan eta orduetan, parte hartzera animatzen zaituztegu.

Elkarteratzeak: urriaaren 7an, asteazkenean ohiko ordu eta tokietan

logo steeRGB_baja.jpg
Araba
Bizkaia
Gipuzkoa
Nafarroa

No hay comentarios:

Publicar un comentario