miércoles, 4 de junio de 2014

Irakasleentzat ikastaroak (Informazioa)

Egun on, Adiskidea,
(mezu hau orokorra da)

UEUk 42. Udako Ikastaroetan irakaskuntza oinarri duten ikastaro batzuk eskaintzen ditu eta hauen berri emateko idazten dizuegu, zuen interesekoak izan daitezkeelakoan:

Musikaren erabilera eta bizipena Haur Hezkuntzan
Eibarren, ekainaren 30etik uztailaren 1era. Irakaslea: Ana Urrutia.

Sorgin onari ez diot sudur zorrotza jarri nahi! Pertsonaiak eraikitzen.
Eibarren, uztailaren 1etik 2ra. Irakasleak: Eider Eibar, Miriam Peña, Miren Larrea eta Alazne Porcel.

Nola kontatu ipuinak eta olerkiak haurrei.
Eibarren, uztailaren 3tik 4ra. Irakaslea: Yolanda Arrieta, idazlea.

Eskola libre eta demokratikoak, gizarte aldaketarako tresna eta gako.
Baionan, uztailaren 10etik 11ra. Irakaslea: Ane Ablanedo.

Ahotsaren indarra: landu zure identitatea eta lidergo gaitasunak.
Baionan, uztailaren 9tik 10era. Irakaslea: Karmele Muro.

Isiltasuna gelan: arreta eta errespetua lantzen.
Baionan, uztailaren 10etik 11ra. Irakaslea: Biki Belategi.

Nerabearen eta irakaslearen arteko harremanak landu: gelako ikasgiroa hobetu.
Eibarren, uztailaren 14tik 15era. Irakaslea: Izar Arregi.

Komikigintza eta literaturaren irakaskuntza.
Eibarren, uztailaren 16tik 17ra. Antolatzailea: Iratxe Retolaza, idazlea.

Arte eszenikoekin ikasten, landu proiektuak, konpetentziak eta parte hartzea.
Eibarren, uztailaren 16tik 18ra. Antolatzailea: Donostia2016.

Hezkidetza, nondik eta nola hasi?
Iruñean, uztailaren21etik 22ra. Irakaslea: Itziar Zunzunegi.

Ikastaro hauek EAEko irakasleentzako homologatuak daude (ikusi argibideak ikastaro bakoitzaren fitxan) eta Nafarroako Gobernuari homologatzeko eskaera bideratuta dago (ebazpenaren zain).

Izen ematea dagoeneko irekita dago.



Bide batez, UEUk 2014/2015 Prest Gara irakasleen formazio programako lehen deialdian emango dituen ikastaroen berri ere ematen dizuegu: UEUren eskaintza Prest Gara deialdian.


Mila esker zure arretagatik,

Zabaldu ikastaro hauen berri zure inguruan, eskertuko dizute!

Ondo izan,

IRATI

No hay comentarios:

Publicar un comentario