jueves, 5 de diciembre de 2013

Información sindical LAB: LAN ARRISKUA HAURDUNALDI KASUETAN

Kaixo denoi,



Hemen duzue, haurdunaldi kasuetan lan arriskuaren inguruko gestioari buruzko informazioa.
 INFO HAU PDFan jeitsi

Ikasturte hau hasi denetik haurdunaldi kasuetan lan arriskua dagoela eta baja hartu ahal izateko aurrera eraman behar den prozeduran gora behera ezberdinak eman dira. Hori dela eta jarraitu beharreko prozedura birgogoratzea komenigarria ikusi dugu. Haurdunaldiaren 20.astean prozedurarekin hastea komeni da, Mutuatik esan digute haur hezkuntza, heziketa fisikoa eta baita gela egonkorreko langilea izanda 24. astetik aurrera onartzen dutela lan arriskuko baja moduan.

Prozedura:
Hezkuntzako prebentzio zerbitzura deitu eta kasua azaldu.
Bizkaia: Maria Eugenia Arriola 944031138
Gipuzkoa: Antxon Garmendia 943023170
Araba: Rosario Alonso 945017214
Lakua: 945018411
Hauek haurdunaldiaren eta lanaren inguruko informazioa eskatuko diote langileari eta jarraian mutuara bideratuko dute.

MUTUAREN ERANTZUNA BAIEZKOA BADA:
Kontratazioaren etenaldia egiten da eta soldataren %100a jasotzen da. Puntuak ere %100ean jasotzen dira.”Suspensión transitoria” bezala agertzen da. Haiek ez badute datarik jartzen norberak aukeratzen du baja noiz hartu. Erditu eta gero langileak delegaritzan jakinarazi behar du Gizarte Segurantzaren erregimenera pasatzeko.

MUTUAREN ERANTZUNA EZEZKOA BADA:
Mutuara joan eta erreklamazio orria bete gertatutakoarekin. Bertan argi utzi behar du langileak nolako lan baldintzak dituen eta mutuak lan arriskuengatiko baja ez diola onartu. Ereklamazioaren kopiarekin geratu. Familia medikuarengana joan eta informe berri bat eskatu. Txosten horretan lanak haurdunaldian arriskuak eragiten dizkiola argitu beharko du,hau da, gertatzen zaiona ez dela bere osasun txarragatik lanak eranginda baizik. Paper horretako 3. puntuan alegazioekin batera ondorengo dokumenuak atxikitu behar ditu langileak:
        1. Medikuak egindako azken txostena
        2. Medikuak emandako bajak
        3. Enpresaren informea lanpostuaren ebaluazioarekin.

Hilabete baten buruan erantzuna jaso behar da.
Azkenik mutuak baiezkoa eman ezkero Gizarte Segurantzan kontingentzia aldaketa egiteko papela eskatu behar da. Kontingentzia arruntatik kontingentzia laboralera aldaketa egin behar baita.
--

No hay comentarios:

Publicar un comentario