lunes, 9 de diciembre de 2013

Información Sindical LAB: ABENDUAREN 5EKO IRAKASLEON MAHAI NEGOZIATZAILEAREN KRONIKA BELTZA

Abenduaren 5ean, unibertsitatez kanpoko irakasleon lan hitzarmena eztabaidatzeko Mahai Sektoriala izan  dugu Lakuan. Gure hezkuntza sistema itotzen duten murrizketei aurre egitea eskatzen jarraitzen du LABek, baina Hezkuntza Sailak ez du gaur egungo egoerari buelta emateko inongo borondaterik erakusten, gainera Hezkuntza, “HIZKUNTZA POLITIKA” eta Kultura sailak GAZTELERA hutsez aurkeztutako proposamenean murrizketak arautu eta betikotzen ditu.

Azken bilera honetan, nahiz eta ez duen ezer garbi esaten, berriro ere argi gelditu da administrazio honek ez daukala inongo intentzio, ez borondaterik Madriletik inposatutako murrizketei (erretiroa hartzeko baldintzak, IT bajak, soldatak, errekurrituta dagoen ratioen afera, plantilak, soldata izozketak, lanaldi igoera) aurre egiteko, gainera mahai orokorrean, administrazioak berak, men egin die murrizketa guzti hauei, orduan zer geratzen zaigu negoziatzeko?

Nazkatuta gaude adar jotze honetaz, eta gaurkoan beste sindikatuekin adostu da hezkuntza sail honi gauzak argi eta garbi esatea exijitzea. Horrela, lan hitzarmenaren bizkarrezurra diren puntuetan beraien behin betiko jarrera azaltzea exijitu zaie: plantilak, ratioak, ordezkapenak, erretiro baldintzak, soldatak, IT bajak, ... Datorren bileran berdin jarraitzen badute, ezer garbirik esan gabe edota mahai orokorretik inposatutako murrizketa denak aplikatu behar baldin badituzte, neurriak hartuko ditugu.

Irakasleon lan baldintzak, eskolako funtzionamendu eta hezkuntza sistemaren osasuna kolokan ipini dute eta LABen argi daukagu jarrera horren kontra egingo dugula. Azkeneko ikasturteetan Hezkuntza Sailak hartutako neurriak arazoak areagotzeko baino ez dute balio izan. Testuinguru honetan langileok egoerari aurre egiteko ditugun tresna guztiak erabili beharrean gaude,

Orain da momentua, sailak honen inguruan duen erantzukizuna eskatzeko eta gure lan baldintzengatik borrokatzeko, azken finean gure eskubideak zapaltzen dituztelako eta hezkuntza kalitateari zuzenean eragiten diolako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario