viernes, 18 de octubre de 2019

FW: Agurra Eta Kontaktu Orria

Kaixo ,


Tamalez, aurtengo ikasturte hasiera ez da batere erraza izan, ORDEZKAGUNEA sistemaren gabeziak salatu ditugu behin eta berriro Jaurlaritzaren aurrean, milaka ordezko noraezean eta egoera ez egokietan uzten dituelako sistema honek.

Beste sindikatuek jaurlaritzarekin 2018ko maiatzean sinatutako akordioaren gabeziak eta sinaturikoa bera ere betetzeko Hezkuntza Sailaren konpromisorik eza agerian geratzen dira berriro ere.

Atxikituta AGURRA eta KONTAKTU orria. Inprimatu eta zuen ikastetxeko kortxoan itsatsi mesedez.


ERANSKINAK/ADJUNTOS: Agurra ikastetxe 2019.pdf, kontaktuak_19_20.pdf

miércoles, 16 de octubre de 2019

IEFPS TXURDINAGA GLHBI ZUZENDARITZA 015763

Kaixo ,


ELAk erabat arbuiatzen du lider independentista katalanei zigor latzak ezarri dizkien Gorenaren epaia.


ELAk epaitutako pertsonekiko, hauen senideekiko eta haiek ordezkatzen dituzten erakunde zein instituzioekiko elkartasuna adierazi nahi du. Elkartasun hori adierazteko, baita epaia salatzeko ere, sindikatuak dei egiten du aste honetan izango diren mobilizazioetan parte hartzera

* Gehiengo sindikalak ostiralerako lan zentruetan deitu dituen elkarretaratzeak

* Datorren larunbatean Donostian izango den manifestazio nazionala.




Zuen ikastetxean elkarretaratzeak egiteko asmoa baduzue, kontutan izan behar duzue baimena eskatzea beharrezkoa dela, horretarako, jarraian atxikitzen dizuegu baimen-orria, ertzain etxe batetan aurkeztu ( faxes ere bidali daiteke). Bestalde, baimena kudeatzeko gure laguntza beharrez gero, jarri zaitezte gurekin harremanetan ostegun goiza baino lehen. Kontzentraziorako kartela ere atxikitzen dizuegu DIN-A3 tamainan atera dezazuen.




Mesedez atera itzazue egiten dituzuen kontzentrazioen argazkiak eta guri helarazi sareetan zabaldu ditzagun.




Mesedez zabaldu ezazu informazio hau zure ikastetxeko langileen artean.




Eskerrik asko


ERANSKINAK/ADJUNTOS: IMG-20191015-WA0017 kartel.jpg, Jakinarazpena_Comunicación.pdf



Gaia:Katalunia 015763AA@HEZKUNTZA.NET


Indarrean dagoen araudiarekin bat eginez, ELA-EUSKAL SINDIKATUAk zure datuak gure datu baseetan daudela eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.1.f). artikuluko interes legitimoaren arabera tratatzen direlaren inguruan informatzen zaitu edo afiliatuarekin harremana mantentzeko eta afiliatzeko eskaera kudeatzeko tratatzen ditu, sindikatuaren gaur eguneko edo lehengo kideen datu pertsonalen tratamenduan oinarrituz, DBEOren 9.2.d) artikuluaren arabera. ELA EUSKAL SINDIKATUAk datuak modu zilegi, zintzo eta gardenean tratatzen ditu. Honez gain, segurtasun eta konfidentzialtasuna bermatzeko beharrezko neurriak hartzeko konpromezua hartzen du, hirugarrenei ez legatuz, salbu eta lege betebehar batek ala eskatzen badu. Datuak irispidean jartzeko, zuzentzeko, ezerezteko, transferitzeko, aurka egiteko edo tratamendua mugatzeko eskubidea egikaritzeko hurrengo web-aren bidez www.ela.eus edota hurrengo helbidearekin harremanetan jarri dbo@ela.eus.

De conformidad con lo establecido en la normativa vigente ELA-EUSKAL SINDIKATUA le informa que sus datos de contacto constan en nuestras bases de datos y son tratados conforme al interés legítimo contemplado en el art. 6.1.f) del Reglamento Europeo de Protección de Datos o conforme al título de licitud del artículo 9.2.d) del Reglamento Europeo de protección de Datos relativo a tratamiento de datos referido a miembros actuales o antiguos de una organización sindical. ELA EUSKAL SINDIKATUA trata los datos de manera lícita, leal y transparente y se compromete a adoptar todas las medidas razonables para garantizar su integridad y confidencialidad, no siendo objeto de cesión a terceros salvo en cumplimiento de una obligación legal que así lo exija. Puede ejercer los derechos de acceso, rectificación, limitación detratamiento, supresión, portabilidad y oposición a través de la web www.ela.eus o enviando un email a esta dirección: dbo@ela.eus

lunes, 14 de octubre de 2019

FW: Berriak 2019-10-14

BERRIAK (2019-10-14)


        2019/10/14


        2019/10/14

        2019/10/14

        2019/10/14

        2019/10/11



14/10/2019

14/10/2019

14/10/2019

14/10/2019

11/10/2019


EHAA – BOPV 

ORDEN de 8 de octubre de 2019, de la Consejera de Educación, por la que se convocan subvenciones para el programa de refuerzo de lengua extranjera durante el curso académico 2019-2020, en centros privados concertados que imparten ciclos formativos. 2019/04674

BOE (Ez dago berririk)

lunes, 7 de octubre de 2019

FW: Praktiketako funtzionarioak eta lekualdatze lehiaketa

 
Praktiketako Funtzionarioak eta lekualdatze lehiaketa
Praktiketan dauden irakasleek jarraitu beharreko prozeduraren inguruan egin beharrekoak argitu nahi ditugu info honetan. Jakin badakigu urduritasunak, informazioa nahasiak etab. borbor ari direla. Era zehatz eta motzenean azaltzen saiatuko gara.
Gaur egungo zuen egoera Praktiketako Funtzionarioarena da. Aurtengo ikasturtean praktikaldian zaudetenez jarraian etenik gabe lanean egon behar zarete ikasturte honetan zehar, ahalik eta denbora gehien, salbuespenak salbuespen; gaixotasunak, medikuarenera joateko baimenak ...
Bestalde, praktikaldia zuen ikastetxeko tutoreek ebaluatuko dute (zuzendaritzak izendatuak izango dira) eta ikastetxeari dagokion ikuskariak. praktikaldia gaindituz gero, 2020ko irailaren 1etik aurrera karrerako funtzionarioa izaera izango duzue. Eta noski, horretatik eratorritako eskubide guztien jabe.
Ikasturte honetan egin beharreko lehenengo prozedura lekualdatze lehiaketan parte hartzea izango da. 2019ko azaroan izango da eta derrigorrez parte hartu behar duzue plaza ateratako espezialitateko aukeraketa eginez. Behin behineko ebazpena apirilean aterako da, eta behin betikoa maiatza aldera.
Lekualdatze lehiaketan izaera desberdineko langileek parte hartuko duzue eta prozedura honek, plazak lehentasun honetan esleituko ditu:
1.-Karrerako funtzionarioak; suprimituak izan direnak, zigor espedientetik datozenak edo eszedentzia batetik datozenak.
2.- Karrerako funtzionarioak; berez parte hartzera beharturik ez daudenak, adibidez; borondatez lanpostua aldatu nahi dutenak, plaza jabe baten jabe ez direnak etab.
3.-Praktiketako funtzionarioak, hau da zuek, parte hartzera beharturik zaudete. Plaza atera duzuen espezialitatean bakarrik aukeratu dezakezue lan postua. Oposaketetan ateratako notaren arabera esleituko zaizue plaza.
Lortuz gero, 2020ko irailaren 1ean plaza jabetzan duen Karrerako Funtzionarioa izaera izango zenukete, eta plaza horretan egon behar zarete gutxienez bi urtez. Tarte hau pasa ostean lekualdatze lehiaketan parte hartu dezakezue eta dituzuen espezialitate guztietan parte hartu, borondatez, noski.
Plaza jabetza ematen ez badizuete, aurten praktiketan zauden ikastetxe eta plaza izango da zuentzako erreferentea, eta zuek baino eskubide gehiago duen batek lekualdatze lehiaketa bidez hartzen ez badu, bertan egongo zarete jabetzan plaza bat esleitu arte!

Hau da, laburbilduz, aurtengo azaroan, praktiketan zaudeten guztiok lekualdatze lehiaketan parte hartuko duzue oposaketetako notaren arabera soilik. Eta plazarik jabetzan eman ezean, lortu arte derrigortua zaudete parte hartzera. Prozeduraren inguruan informazio, argibide eta gomendioak emateko saioak burutuko ditugu gure egoitzetan.

Araba: Gasteizen, urriaren 17an osteguna, 18:00an
Bizkaia: Bilbon, urriaren 17an osteguna, 18:00an
Gipuzkoa: Donostian, Grosen urriaren 17an osteguna, 18:00an

BAIONA 10 Santa Ursula Plaza. Telf: 0559595020 - PK64100 - baiona@lab.eus
BILBO Errekalde Zumarkalea 62-behea. Telf: 944706900 - PK 48010 - bizkaia@lab.eus
DONOSTIA Pokopandegi Bidea 9, 2. (IGARA) Telf: 943224400 - PK 20018 - gipuzkoa@lab.eus
DONOSTIA San Bladi, 1 Behea (GROS) Telf: 943458640 - PK 20013 - donostia@lab.eus
GASTEIZ Fermin lasuen, 13 - behea. Telf: 945255877 - PK 01001 - araba@lab.eus
IRUÑEA Arga Ibaia kalea, 12-14, behea P.K. 31014 Telf: 948221130 - PK- 31014 - nafarroa@lab.eus

miércoles, 2 de octubre de 2019

FW: Ordezkagunea Elkarretaratzeak Ostegunean Urriak 3

Kaixo ,


ELAK-k Jaurlaritzari irakasleek bizi duten prekaritatearekin amaitzea exijitzen dio.

ELA-k mobilizatzeko deia luzatzen du datorren ostegunean, urriak 3, hiriburuetako Delegaritzen
aurrean kontzentrazioak.

ORDEZKAGUNEA, PREKARIETATEA KUDEATZEKO PARTXEA !!!

Gasteiz ( San Pudencio kalea ,18) 10:30
Bilbo ( Gran Vía 85) 10:00
Donostia (Andia Kalea, 13) 10:30



ELA pide al Gobierno Vasco que acabe con la precariedad del profesorado.

ELA llama a la movilización e invita a participar el próximo jueves en las concentraciones frente a las Delegaciones territoriales.

PDFa atxikituta, inprimatu eta zuen ikastetxean itsatsi.


ERANSKINAK/ADJUNTOS: ordezkagunea.pdf



Gaia:Ordezkagunea Elkarretaratzeak Ostegunean Urriak 3 015763AA@HEZKUNTZA.NET

FW: Ela Hezkuntza Buletin Dijitala

Kaixo ,


Hemen doakizue ELAren ikasturte hasierako boletina.


ERANSKINAK/ADJUNTOS: ikasturte hasierako boletina.pdf

lunes, 30 de septiembre de 2019





2019/09/27

2019/09/27

2019/09/27

2019/09/26

2019/09/25

2019/09/24

2019/09/21

27/09/2019


27/09/2019

26/09/2019

25/09/2019

24/09/2019

21/09/2019