miércoles, 18 de abril de 2018

RV: kanta berria

Egun on
“Nire gorputza da” kanta eta gero, “Ni naiz” kanta aurkezten dizuegu. Transexualitateari egindako kanta bat da. Oso aproposa klasean lantzeko, estereotipoei buruz mintzatzeko, gai oso sakona eta hunkigarria. Espero dugu gustukoa eta baliogarria izatea.
https://www.youtube.com/watch?v=XTbWnaqSQso
Zabaldu mesedez
Mila esker!

NI NAIZ

Oraindik jaio gabe nintzela
amatxoren sabelean,
ospitaleko bisita hartan
medikuak esatean:
mutil txiki bat izango duzu
abendu erdialdean.
Eskatu gabe ezarri zuten
nire rola gizartean.
Han hasi ziren dena prestatzen,
jarri zidaten izena,
mutilarentzat gelatxoa ta
arroparik ederrena
esku pilotan zein futbolean
nik norako ahalmena?
ilusioa handia zuten
eta asmorik onena.
Eskolan hasi bi urterekin,
gustuko nuen benetan,
printzesa jantzi eta erantzi
ibiltzen nintzen olgetan,
etxeratzean sarri amaren
gona ta lepokoetan
aurkitzen nuen nik gozamena
eta ez beste gauzetan.
Ingurukoen zurrumurruek
mindu naute luzaroan,
zer-nolakoa izan ta bizi,
beti inoren ahoan.
Ni zer naizen ta izan nahi dudan,
utzi bakean behingoan,
neskatoa naiz ta izango naiz,
behar zaituztet ondoan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario