miércoles, 16 de diciembre de 2015

LAB: egun bateko azterketa berdin hamar urteko lan esperientzia?

LAB Sindikatua - Zerbitzu Publikoak
  RSS Twitter E-mail
 
Hau da EAEko Hezkuntza Sailak langileen ordezkariei proposatzen digun azken burutazioa:

Oposaketa prozesu batean parte hartzea saritu nahi zutela bagenekien baina proposamen zehatza esku artean dugularik hau izan da ikusi duguna:

OPOSIZIO NOTA 5etik 6,49ra = 40 PUNTUKO LAN ESPERIENTZIA SARIA
OPOSIZIO NOTA 6,50etik 7,99ra = 50 PUNTUKO LAN ESPERIENTZIA SARIA
OPOSIZIO NOTA 8tik 10era = 60 PUNTUKO LAN ESPERIENTZIA SARIA

Honek esan nahi du kasurik onenean 10 urteko lan esperientzia berdindu dezakeela azterketa batek eta oposaketa prozesu batean parte hartzea borondatezko erabaki bat izatetik, derrigortasun bat izatera igarotzen da.
LAB sindikatuak jarraituko du proposamen antzu hauen aurka eta langileen
egonkortasunaren alde lan egiten.


Esteka / Enlace

No hay comentarios:

Publicar un comentario