Euskal
Enplegu Publikoaren Legearen aurre-proiektuaren tramitazioa dela eta,
honen aurkezpenaren egunean egin genuen mobilizazioarekin batera, LAB
sindikatutik ematen ari garen urratsen berri eman nahi dizuegu:
· Errekurtso administratiboa aurkeztu dugu:
8/2003 legeak finkatutako prozeduraren arabera, horrelako
aurre-proiektuen lanketak eskatzen duen “sindikatuekin kontsulta eta
negoziazioa” ez da betetzen ari. Irailaren 11eko Mahai Orokorreko bilera
aurre-proiektuaren aurkezpena izan zen besterik gabe (aurretik eman
behar zelarik aipatutako negoziazio eta kontsulta). Honek agerian uzten
du tramitazioan Jaurlaritzaren partetik sindikatuon parte hartzeari
ematen ari zaion garrantzia eskasa. Eta hori da salatu duguna.
· Euskal Funtzio Publikoaren Kontseiluaren bilera eskatu dugu: horrelako
gai baten tramitazioa ez da Mahai Orokorraren funtzioa, baizik eta
aipatutako Kontseiluarena. Bertan sindikatu eta Jaurlaritzako
ordezkariez gain, EUDEL eta hiru aldundietakoek ere parte hartu behar
dutelarik. Hemen ere Jaurlaritza finkatutako irizpideak alde batera
uzten ari da, eremu instituzionaletik ere aurre-proiektu honekiko
kritikoak izan daitezkeen ahotsak zokoratu nahian edo.
- Aurre-proiektuari osoko emendakina aurkeztu diogu: irailaren 11eko aurkezpenean esan genuen bezala, LABek osoko emendakina aurkeztu dio aurre-proiektuari. Ez gara alegazio partzialen jokoan murgilduko. Gure ustez enplegu publikoak errotik eman beharreko aldaketa behar du, baina ez aurre-proiektu honek finkatutako norabidean. Alde horretatik, osoko emendakina planteatzen dugun norabidearen araberako aldaketa emateko borondatearen neurgailu gisa aurkeztu nahi dugu.
Vista previa del archivo adjunto gorajotzeko errekurtsoa enplegu publikoko legea 2014_10_07sarrerako zigiluaz.pdf
Vista previa del archivo adjunto eskaera funtzio publikoko kontseilua biltzeko2014_10_07sarrerako zigiluaz.pdf
Vista previa del archivo adjunto alegazioak enplegu publikoaren legeari 2014_10_07sarrerako zigiluaz.pdf
No hay comentarios:
Publicar un comentario