jueves, 3 de abril de 2014

Informazio Sindikala LAB: Hainbat ekimen martxan

Kaixo,

Oraingoan martxan dauden hainbat ekimenen berri eman nahi dizuegu.

Alde batetik aipatzea, LAB Sindikatuak datorren apirilaren 5ean Abortatzeko Eskubidearen aldeko manifestazioan parte hartzea bultzatzeko argazkiak biltzeko ekimena jarri duela martxan. Euskal Herriko Mugimendu Feministak antolatuta manifestazioa Iruñeako Golem Zinemetatik abiatuko da arratsaldeko 17:30etan "Abortatzeko Eskubidea. Gure gorputza. Gure Erabakia" lelopean. Bertan parte hartzera animatzen zaituztegu.

Bestalde, lanaldi partzialetan jubilazio pentsio duina exijituz bildutako sinadurak aurkeztu dituela gaur LABek Legebiltzarrean. Egin klik hemen informazio osoa ikusteko

Abian da ere Fracking Ez plataformek bultzatu duten Herri Ekimen Legegilea. Erkidegoan fracking-aren aurka dabiltzan talde guztien artean adostutako Ekimena da eta Euskal autonomian fracking-a debekatuko duen lege bat sustatzea dute helburu herri partaidetzaren bitartez. Horretarako lau hilabetetan gutxieneko 30.000 sinadura batu beharko dituzte. LAB Sindikatuak bat egiten du Herri Ekimen Legegile honekin.

Zerbait behar izatekotan gurekin harremanetan jarri.


LAB
                      Irakaskuntza E-mail RSS Twitter Google+ Flickr
Euskal Presoak Euskal Herrira!


Eskubide Sozialen Karta

No hay comentarios:

Publicar un comentario