lunes, 10 de marzo de 2014

Informazio sindikala LAB: MARTXOAK 8/LANALDI PARTZIALAK/LANPOSTU PUBLIKOEN SUNTSIKETA

Kaixo denoi,


Hemen bidaltzen dizuegu informazio ezberdina, erabilgarria izango zaizuelakoan eta kontuan izango duzuelakoan:

- MARTXOAK 8, ENPLEGU DUINA EMAKUMENTZAT!
Krisi ekonomikoa hasi zenetik bost urte luze pasa dira, eta orain egoera ekonomikoa hobetzen ari dela saldu nahi badigute ere, egia den bakarra agintari politiko ezberdinek hartutako neurriek eta ezarritako politikek emergentzia egoera larrian utzi gaituztela da.

Krisiari aurre egiteko aitzakipean saldutako eta aplikatutako “errezetak” prekarietate laborala eta soziala izan dute emaitzat, eta emakumeontzat letalak izan dira...

(Lotura honetan klikatuta LABeko irakurketa osoa irakurri, kartela eskuratu edo guregana iritsi diren tokian tokiko deialdi ezberdinen zerrenda ikusi ahal izango duzue)

Tokian toki, martxoak 7 edo 8an egon daitezkeen deialdietan, zein egunez egun emakumeen eskubideen alde, berdintasuna lortu arte, borrokatzen eta aldarrikatzen jarraitzen animatzen zaituztegu!!

- LANALDI PARTZIALETAN DIHARDUTENEK, EDO JARDUN DUTENEK JUBILAZIO PENTSIO DUINAK IZAN DEZATEN KANPAINA BERRIA :
Pasaden urtean, Europar Justizi Auzitegiak epai bidez jubilazio pentsio eskubidea izateko kotizazioen zenbatekoaz aritzen zen espainiar araudia emakumeekiko diskriminazioa eragiten zuela
adierazi zuenean (batez ere emakumeek egin dituztelako eta egiten dituztelako jardunaldi partzialak), LABek, lanaldi partzialean aritzen ziren emakumeengana joan, informatu eta 7.000 eskaera baino gehiago jaso eta bideratu zituen gizarte segurantzara. Eskarietan aldarrikapen zehatza eta argia egiten zelarik; pentsioa jasotzeko baldintzak berriz arautzean, lanaldi partzialean lan egindako egun bakoitza kontuan izatea kotizatutako egun bezala.
Ozen salatu behar dugu, alde batetik aipatutako eskaerek ez dutela Gizarte Segurantzaren aldetik inolako erantzunik izan, eta bestetik Gobernuak gai honi heldu eta erregulazio berria arautu zuenean, emakumeekiko diskriminaziorik suposatuko ez lukeen pentsio sistema justu eta berdintsua ezartzeko zeukan aukerari heldu beharrean, emakumeoi iruzur berri bat egin eta emakumeok lan munduan ere jasaten dugun diskriminazio egoera iraunarazten duten partxeo neurrien alde egin zuela.
Araudi berriaren arabera, lan egindako egun bakoitza ez da kotizatutako egun bat bezala aintzat hartzen. Araudiak kotizatutzat hartuko diren egunak kalkulatzeko, lan egindako egunei “partzialtasun-koefiziente” bat aplikatuko die.
Hau horrela izanik, esan dezakegu araudi berria, justua eta berdintasunezkoa izatetik urrun, emakumeak pobreziara eta miseriara kondenatzen dituela, bizi baldintza duinak bermatzerik ez duten pentsioak sustatuz, bere bizitza osoan lanean egon arren.
Hau guztia dela eta, LABek sinadura bilketa bat jarri du abian, eta zuen zentroetatik, ahal dugun guztietatik, pasatuko gara lanaldi partzialean aritu zareten edo egun zabiltzatenon sinaduren bila. Bere garaian Gizarte Segurantzari egin genion eskaeraren ostean, oraingoan EAEko parlamentuari eta Espainiako kongresuari sinadura bilketa masibo batekin jornada murriztuan aritu diren edo dabiltzenen eskubideak errespetarazi ditzatela exijitu nahi diegu.
- EAJren gobernua eta lanpostu publikoen suntsiketaren LAB SINDIKATUAREN AZTERKETA:
IRAKURRI HEMEN
--

No hay comentarios:

Publicar un comentario