lunes, 18 de marzo de 2013

Lab Sinkikatua

Kaixo denoi,


Hemen bidaltzen dizuegu informazio ezberdina:

1. Atxikituta doakizue ikastetxe ezberdinetan, autonomoki, egiten ari diren ekimen ezberdinen zerrenda. Leku ezberdinetatik iritsi zaigu hauen berri, guk honekin zabalkunde soila egin nahi dugu. Eskerrik asko informazioa bidali diguzuen denoi!

2. LAB SINDIKATUAK SEKTORE PUBLIKOAN 37,5 ORDUKO LAN ASTEA EZ APLIKATZEKO URRATSAK EMANGO DITU


3 MARTXOAK 20, PAROT DOKTRINA
Dakizuenez, Martxoaren 20a Estrasburgon Ines del Rioren auzia berrikusiko da (Estatu Espainolak sartutako errekurtsoa dela eta).
Hori dela eta HERRIRA mugimendua lanketa handi bat egiten ari da, bai Euskal Herrian baita Europan ere (prentsan egunero berriak agertzen ari dira).
Dinamika horren barruan HERRIRA mugimenduak Martxoaren 20rako dinamika edo foko desberdinak planteatu ditu:
  • Estrasburgon bat: Euskal Herritik ordezkaritza bat joango da bertara.
  • Euskal Herrian bestea: mobilizazio deszentralizatuak eginez.
Hori dela eta, ekimen desberdinak daude eta bat izango da Parot Doktrinarekin dauden presoen herrietan mobilizazioak egitea.
Gure aldetik planteamendua da afera hau lan mundura, enpresetara eramatea eta egun horretan enpresetan dinamika desberdinak burutzea.
Helburua enpresetan ez ohizko eguna izatea da. Horretarako formato desberdinak burutu ditzakegu;
  • Enpresetan kontzentrazioak egitea (bokataren orduan, txanden aldaketetan, e.a.),
  • Enpresa komiteetan ebazpen bat sartzea egoera hau salatuz,
  • Egun osoa lan zentroan pegatarekin egotea,
  • Parot Doktrina salatuz, pankartak, banderolak, e.a. ikusgai jartzea enpresen sarreretan, sail sindikalaren leihoetan, e.a.
Egiten denaren berri ematea ere garrantzitsua da, beraz, zuen eskualdetan egun horretan egin behar denaren berri pasa gero guk lanketa komunikatiboa egin ahal izateko.
Horretarako soporte desberdinak aterako ditugu, pegata, kartela eta esku orria.
Material gehiago HERRIRAko weborrian aurkituko duzue eta guk ere egoitzetan pegatak baditugu .

ONDO SEGI!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario